Deabruak hartutako Annabellen kalte gehiago sahiestu asmotan, euren etxeko giltzapeko gelan gordeko dute panpina Ed eta Lorrain Warren etsai-beldurtzaileek, eta apaiz batek aurrez bedeinkatutako beira-armairu bat baliatuko dute horretarako.
Zorigaiztoko gau batean, ordea, inguruko izpiritu maltzurrak erakarriko ditu Anabellek, eta hori gutxi balitz, biktima berria izango dena hautatuko du: etxeko txikia, etsai duen bikotearen alaba.