Gazte beltz batek bere andregai zuriaren familia ezagutuko du, senar-emazte dirudun batzuk. Gazteak uste du gurasoen portaera adeitsuegia alabaren arrazarteko harremanaren urduritasunaren ondorio dela, baina, orduak igaro ahala, gero eta aurkikuntza kezkagarriagoak egingo ditu, egia imajinaezin bat aurkitzera eramango dutenak.