
[object Object]
-----------------------------
Eusko Jaurlaritzak, 80.000 euroko aurrekontuarekin, Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986) film ertainak zaharberritzeko lanak finantzatu ditu Euskadiko Filmategiaren eta EITBren bidez. Zaharberritze-lanak Boloniako L’immagine ritrovata laborategietan egin ziren, eta irailean eman ziren Zinemaldiko Klasikoak sailean.
