Zer Non Ikusi logoa

Matusalén

2024
Espainia
119 min
Komedia

“Zahartzea saihestezina da; heldu bilakatzea, aldiz, aukerakoa”. Horixe da film honen protagonistak jarraitzen duen arau bakarra: Alber rapero bat da, aitarekin egindako apustu bat medio, 44 urterekin unibertsitatean matrikulatzen dena. Izan ere, irakasgai guztiak gainditzen ez baditu, betiko utzi beharko du rapa inprobisatzearen “tontakeria hori”.

Unibertsitatean, Amaia irrati esatari eta irakaslearekin elkartuko da, eta bere bizitzari oinarrizko osagaia -maitasuna- falta zaiola deskubrituko du hari esker. Gurasoek umetzat eta ikaskideek aitonatzat jotzen duten eta berrogeiak pasatxo dituen rapero baten istorioa da hau: unibertsitatera bidali zuten alda zedin, eta bera izan zen beste guztiak aldatu zituena.

  • Zuzendaria:David Galán Galindo
  • Aktoreak:Alberto San Juan, Jorge Sanz, Julián López, Miren Ibarguren, Lucía de la Fuente, Jason Fernández, Antonio Resines, María Barranco, Raúl Cimas, Alicia Rubio, Carlos Areces
  • Ekoizleak:Enrique Cerezo, María Cerezo

Plataforma hauetan ikusgai:

Matusalén
euskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua