Gungo tribuko kide ahulena da, baina buruzagiaren semea denez, etorkizuna ziurtatuta duela uste du. Hala ere, boterea eskuratu nahi duten matxinoek traizionatu eta lur antzu batera erbesteratzen dute. Bizirauteko eta konplota agerian uzteko, bere barne-indarra aurkitu, moldatu gabeko talde bat gidatu eta Kobazuloetako Joko basatietan lehiatu beharko du.
Super Manterola supermerkatuko gorabeherak kontatzen dituen komedia. Karmelo eta Luixito anaiek daramate beraien amarena zen negozio familiarra, Bakartxo ilobarekin batera. Denda txikia bada ere, gogoz egiten dute lan. Karmelo da enkargatua, Luixito kajan aritzen da eta Bakartxo txarkuterian. Supermerkatua mailarik gorenera eramango dute. Edo horretan saiatuko dira behintzat.
Telesail arrakastatsuaren hirugarren denboraldia. 'Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak' telesailaren istorioak J.R.R. Tolkienen liburuko eta Peter Jacksonen filmetako garaia baino milaka urte batzuk lehenago gertatzen dira. Erdiko Lurraldearen bigarren aroan hasten da, hain zuzen ere. Boterearen eraztunak sortu ziren unea jasoko da, Sauron ilunaren sorrera, Numenor erreinuaren historia, eta elfoen eta gizakien arteko aliantza.
Royal Ball-en bihurrikeria magikoak egitearen errudun, Lilith ahizpaordeak bere ahizpa igel bihurtuko du. Errauskine eta troll batekin lan egin beharko du erresuma salbatzeko eta erakusteko bilauek ere merezi dutela amaiera zoriontsua.
Blade Runner 2049 filmeko gertakarietatik berrogeita hamar urtera, Los Angeles berriro loratu da, baina ez gizateriari esker. Cora iheslariak, etengabe ihes egiteari uzteko azken ahaleginean, azken nortasun bat hartuko du: Blade Runner batena. Olwenekin elkartu beharko du, hiltzeko egun gutxi batzuk besterik ez dituen erreplikante batekin, eta ihes egindako baten atzetik joango dira. Iheslari horrek egia bat ezkutatzen du, hiri hauskorra errausteko arriskua duena.
Charlie oso txakur berezia da: bitxia, baikorra eta sentsibilitate paregabekoa ingurukoak ulertzeko. Lehen begiratuan txakurkume arrunta dirudien arren, Charliek aparteko dohaina du abentura harrigarriak bizitzeko eta besteen bizitza aldatzeko.
Olatz Altzola ikerketa-kazetaria eta bere familia hil dituzte Bilbon. Claire Wallace inspektoreordea Nick Heaslipen 27 milioiko iruzurra argitzeko helduko da Euskal Herrira. Bertan, Jon Beitia detektibearekin elkartu eta biak egia aurkitzen saiatuko dira.
Mai Les Guilles-era itzuli da, bere momenturik onenean itzuli ere: Su-rekin ezkonduko da! Gainera, aurten bere praktiketako monitorerik gogokoenaren laguntza izango du: Billyrena, alegia. Elkarrekin, gazte-talde bat hartuko dute, motxilak beteta eta udaz gozatzeko irrikan. Balizko poz horren atzean, ordea, gazteek sekretuak gordetzen dituzte, bakoitzak berea.