2013an, Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabaltzak atzera egin zuten Paiju Peak (6.610 m) eskalatzeko saiakeran. Urtebete geroago, euren bidea WOP Fundazioko Mikel Renteria eta Mentxu Mendietarekin gurutzatuko da, eta hauek Paiju Peakera igotzeko bigarren saiakera babestea erabakiko dute, beren WOPeak proiektuaren barruan. Kordadako hiru kideak Pakistanen lurreratuko dira berriro ere. Helburu bera eta alpinismotik harago doan erronka baterako motibazio maximo berbera, Karakorumeko bihotzean bide berri baten irekierarekin amaituko den emozioz betetako bidaia batean. Bide hori "2T" izendatu zuten.