80ko hamarkadako bahiketa erreal baten kasuan oinarritutako filma helduko zaigu, ostera, Zeelanda Berritik. Toa Fraser zinegileak 1980ko apirilaren 30ean Londresko iraniar enbaxadan sartu zen terrorista talde baten ekintza jaso nahi izan du; enbaxadan 26 lagun bahitu zituzten, eta trukean, Irango 91 preso askatzeko eskaera egin zuten. Sei egun iraun zituen operazioa abiatu zuen orduan armadako Operazio Berezien talde batek, negoziaketek huts eginez gero, indarrez enbaxadan sartzeko.