Axun, 70 urteko andrea, egunero joaten da erietxera bere alabaren senar ohia zaintzera. Egundoko ezustea hartzen du, konturatzen denean aldameneko gaixoa zaintzen duen emakumea nor eta Maite dela, nerabezaroko lagun mina. Bien arteko arteko konplizitatea eta harremana ez da batere aldatu denboraren ondorioz. Biek ala biek dibertitu eta disfrutatu egiten dute elkarrekin, harik eta Axun, Maite lesbiana dela ohartzen den arte...