
Akelarre musika taldea 70. hamarkadan sortu zen plaza taldea da. Euskara hutsezko errepertorioaren alde egiten lehenengotarikoak izan ziren eta euren rock abestiak, ingelesezko taldeen euskarazko bertsioekin nahasten zituzten. Euskal Herriko plaza gehienetan jo eta 16 disko atera ondoren, 2005. urtean utzi zuten eta ondoren beste bi bira egin dituzte. Orain, azken diskoa atera eta 20 urte geroago, euren ibilbideko errepasoa egingo duen dokumental batekin itzuliko dira.
