Albaitari bat Borgoinan

Les vétos (Una veterinaria en la Borgoña)

2020Frantzia92 minPuntuazioaren ikonoa6.6 7+KomediaErromantikoa
Non ikusi
Euskarazko azpidatziak

Sinopsia

Borgoinaren bihotzean Nico, inguruko azken albaitaria, bere pazienteak, klinika eta familia salbatzeko borrokan ari da. Michel bere lagun eta aholkulariak erretiroa iragartzen duenean, Nikok badaki alderik txarrena iristear dagoela oraindik: "Ez kezkatu, hurrengo belaunaldia aurkitu dut". Baina hurrengo belaunaldia Alexandra da, graduatu berri azkarra, misantropoa eta bere haurtzaroko herrian lurperatzeko gogorik ez duena. Lortuko al du Nikok bertan geratzea?

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Julie Manoukian
Aktoreak
Clovis Cornillac, Carole Franck, Juliane Lepoureau, Lilou Fogli, Stéphane Rideau, Antoine Chappey, Christian Sinniger
Gidoia
Julie Manoukian
Musika
Mateï Bratescot
Argazkia
Thierry Pouget