XIV. mendearen bigarren erdian, Nafarroako Karlos II.a Gaiztoa erregeak gudari-konpainia bat bidaliko du Mediterraneoaren beste aldera, Luis anaiari Albania konkistatzen laguntzeko, Albaniako lurrak hari baitagozkio Joana Anjoukoarekin ezkonduz geroztik. Herri haren urruntasunaren eta gerraren gogortasunaren ondorioz muturreko egoerak biziko dituzte hara joandako gerlariek.