Zer Non Ikusi logoa

Alderantziz

Inside Out

2015
Ameriketako Estatu Batuak
90 min
Animazioa

Riley haurra da protagonista; gurasoekin batera San Frantziskora joan behar du bizitzera, eta bere burua kontrolatzen duten bost emozioek ez dute aldaketa oso erraz bideratuko. Poza (Joy), Haserrea (Anger), Beldurra (Fear), Tristura (Sadness) eta Nazka (Disgust) dira Rileyren mugimenduak gidatzen dituzten pertsonaiak. Jaio zenetik ari dira lanean, dena kontrolpean mantenduz eta une zoriontsuak sortuz, baina hamaika urteko neskaren bizitzan gertatu berri den aldaketak ordura arte sortutakoa kolokan jarriko du. Pozaren gidaritzapean, abentura berri bati ekingo diote, Riley zoriontsua izan dadin berriz ere.

  • Zuzendaria:Pete Docter
Alderantziz
euskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua