Tom Cruise Barry Seal pilotuaren azalean sartuko da Doug Limanek gidatutako thriller berrian. 80ko hamarkadan, AEBtako aerolinea handiena zen TWArentzat egin zuen lan Sealek, baina horrek ez zuen betetzen, eta Medellingo kartelarentzat lanean hasi zen, droga Miamira garraitzen. Ondoren, baina, CIAk errekrutatu zuen, inteligentzia zerbitzuan laguntzeko. Hala, AEBen historiako ezkutuko operazio garrantzitsuenean hartu zuen parte, eta Medellingo karteleko kide garrantzitsuetako hainbaten atxiloketan lagundu zuen. Filmak gertaera erreal horien kontaketa egingo du, eta Cruisekin batera, Domhnall Gleeson, Jayma Mays, Sarah Wright eta Jesse Plemons aktoreek hartu dute parte kritikarien onespena jaso duen proiektuan.