Mendekatzaileak taldearekin New Yorken izandako gertaera latzen ondoren, Steve Rogers, America Kapitaina, lasai bizi da Washington D.C.n, mundu modernora egokitu nahian. Baina S.H.I.E.L.D.-ko kide bati eraso egiten diotenean, Steve munduarentzat mehatxagarri den intrigetan nahasiko da, eta Alargun Beltzarekin bat egingo du, konspiratzaileak harrapatzeko. Eta arazoaren tamaina ikustean, Belatz ere elkartuko zaie. Ezusteko etsai berezi bati egin beharko diote aurre hirurek: Neguko Soldaduari.