Uda hasi da. Arkeologia ikasle batzuk euskal kostako herritxo batera joango dira. Herri erromatar batean indusketak egin behar dituzte eta taldeak aterpe zahar batean hartuko du ostatu. Herriko bikote bat arduratzen da hango garbiketa, intendentzia eta otorduetaz. Anfitrioi lanak betetzen dituen langile gaztearen eta ikasleetako baten artean berehala sortuko da harreman berezia. Anfitrioi Berezia
gazteen, iniziazioaren eta beldurren istorioa da.