Animalia gautarrak

Animales nocturnos

2016Ameriketako Estatu Batuak110 minThriller

Sinopsia

Susan Morrow arte galeristak (Amy Adams) bere senar ohiak (Jake Gyllenhaal) bukatutako lehen liburuaren zirriborroa jasoko du etxean, ohar batekin: idazleak liburua irakur dezala eskatuko dio, eta hirian egun batzuk egongo dela jakinarazi, berarekin geratu nahi izanez gero gonbitea luzatuz. Urteak dira senar ohiaren berririk ez duela, eta harridurarekin jasoko du enkargua Susanek. Ezusteak ezuste, liburua irakurtzeari ekingo dio gau horretan bertan, eta, horrekin batera, iraganeko mamuak itzuliko dira bere bizitzara. (zinea.eus)

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Tom Ford
Aktoreak
Amy Adams, Jake Gyllenhaal, Michael Shannon, Aaron Taylor-Johnson, Isla Fisher, Karl Glusman, Armie Hammer, Laura Linney, Ellie Bamber