Zer Non Ikusi logoa

Anizkoitza

Split (Múltiple)

2016
Ameriketako Estatu Batuak
112 min
Intriga
Thriller
16+

Kevin bere konfiantzazko psikiatra Karen Fletcherrengana joan ohi da terapia egiteko, pertsonalitate anizkoitza duelako. Hain zuzen ere, 23 pertsonalitate desberdin identifikatu ditu medikuak, baina 24. bat dago ezkutuan, besteak menperatzeko prest. Kontsultatik kanpo, Kevinek etxean igaro ohi du egunerokoa, hiru neska gazte bahituta baititu bertan. Hauek bahitzailearen pertsonalitateak ezagutzen joango dira, preso dauden bitartean. Hala, Dennis, Patricia, Hedwig, Barry eta Orwell ezagutuko dituzte, besteak beste, 24. pertsonalitate beldurgarria azaleratu baino lehen.

  • Zuzendaria:M. Night Shyamalan
  • Aktoreak:James McAvoy, Anya Taylor-Joy, Betty Buckley, Haley Lu Richardson, Jessica Sula, Sebastian Arcelus, Brad William Henke, Neal Huff
  • Gidoia:M. Night Shyamalan

Plataforma hauetan ikusgai:

Anizkoitza
euskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua