Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman eta hori ospatzera dator emakumeek eginiko zinemari buruzko pelikula harrigarri hau. Hiru urpekari gaztek gidatzen gaituzte, apnean, atzoko eta gaurko euskal zinegileen munduan zehar. Itsaspeko bidaia honetan deskubrituz joango gara beren pelikulen gaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari egiten dioten ekarpena. Donostiako Zinemaldiaren estreinatuta, dokumentala Tokio, Madril, Nantes, Iruña eta Bilboko zinemaldietan aurkeztu da besteak beste.