“Arrainak baino ez dira” Teslem, Dahba eta Jadija, Aljeriako basamortuan lan egiten duten hiru emakumeen istorioa kontatzen du. Honaino, haien egunerokotasuna milaka pertsonena bezalakoa izan daiteke. Baina kontakizun honen salbuespena da arrain-haztegi batean lan egiten dutela. Basamortu erdi-erdian arrantzatzen dute. Jada ez dute itsasorik, baina bai arrainak.