[object Object]
-----------------------------
Txinako arte garaikidearen egundaino egin den erakusketarik handiena da, bere historia hurbileko aldi eraldatzaileenari dagokiona: 1989 (Tiananmen protesten urtea) eta 2008 (Pekingo Joko Olinpikoen ospakizunaren urtea) artean. Solomon R Guggenheim Museum-ek antolatuta, erakusketak Txinako arte esperimentalaren analisi eta interpretazio berriak eskaintzen ditu, Gerra Hotzaren amaierak, globalizazioaren garapenak eta Txinak munduko potentzia gisa izandako gorakadak markatutako testuinguruan.