Auzoko guztiei iragarri bezala, Etxebeste familia Marbellara oporretara doan egunean, sosik ez dutela konturatzen dira. Ez dute ospa egiteko dirurik, baina ezin dute bertan geratu ere. Zer esango lukete bizilagunek hori jakinez gero? Maletak egiten dituzte, kotxean sartu, bizilagunak agurtu eta Marbella biderantz abiatu dira. Baina, gauerdian, isilka etxera itzuliko dira inork ez diezaien bere plana hondatu: oporrak etxean sartuta igarotzea, denen ustetan Marbellan daudelakoan