Babi Yar. Context

2021Ukraina120 minPuntuazioaren ikonoa7.5 12+Dokumentala
Non ikusi
Euskarazko azpidatziak

Sinopsia

1941eko irailaren 29an eta 30ean, Einsatzgruppe C delakoaren 4a Sonderkommandoak 33.771 judu fusilatu zituen Babi Yar sakanean, Kieveko ipar-mendebaldean, Hegoaldeko Poliziaren Erregimentuko bi batailoiren eta Ukrainako Polizia Laguntzailearen parte hartzearekin. Bertako biztanleek ez zuten inolako erresistentziarik agertu. Filmak tragedia haren testuinguru historikoa berreraikitzen du artxiboko irudiak baliatuz. Irudiak Ukrainaren okupazio alemaniarraren garaikoak eta okupazioaren ondorengo hamarkadakoak dira.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Sergei Loznitsa
Aktoreak
Vladimir Mijailovich Artobolevski, Hans Isenmann, Dina Pronicheva
Gidoia
Sergei Loznitsa