Bikote bat desagertu da Balbemendiko parke naturalean. Egun batzuk geroago, mutila azalduko da, baina ez du ezer gogoratuko. Anek, doktore gazteak, 10 urte lehenago leku berean desagertu zen bere ahizparen oroitzapenengatik hurbildutako kasuari buruzko interesa agertu du, eta herrian bizitzen jartzea erabaki du. Argazkilaritzat joz, herriko biztanleak ezagutzen ditu eta haien bizitzetan sartzen da, desagerpenei buruzko informazioa lortzeko. Horren bidez, Balbemendik eta bertako biztanleek dituzten misterioak ezagutuko ditugu.