Onnovalek hamaika urte ditu eta ez da ongi moldatzen ikaskideekin. Uste du, haserretzen denean gizotso bihurtuko dela. Eskolan jazarrita, Onnovalek mamuei buruzko istorioak idazten ditu, beraietan beste haurrez mendekatzeko. Baina Ferluci gaiztoak bere istorioak bereganatzen dituenean, gauzak oso errealak bihurtzen hasten dira. Onnovalek ez badu bere istorioa laster berridazten, dena gaizki joango da Izuaren Parkera egindako txangoan.