1960ko hamarkada amaierako Ipar Irlanda zalapartatsuan girotutako drama. Buddy txikia jarraitzen du langile-borrokaren, kultura-aldaketen, erlijioen arteko gorrotoaren eta indarkeriaren giroan hazten ari den bitartean. Buddyk arazoetatik urrunduko duen etorkizun batekin egiten du amets, baina, bien bitartean, babesa bilatzen du zineman, gustatzen zaion neskatoan eta bere guraso eta aiton-amonengan.