
[object Object]
-----------------------------
Motibo gisa, Bakedanok Duchampen pintura bat hartzen du: "Le nu descendant l'escalier". Marrazki honen bigarren bertsioa 1913. urtean agertu zen Armory Show erakusketan, eta istilu handia izan zen, garai hartako kritikoek probokaziotzat hartu zutelako. Pintura haren formak Bakedanok teknika arraro batez errepikatzen ditu hemen. Ez estatikoki, pinturan bezala, baizik mugitzen. Forma abstraktuak dira oinarria, eta Duchampen obran agertzen diren beste elementuekin hornitzen da film laburra.
