Bidean jarraituz
Non ikusi
Sinopsia
OHARRA: DOKUMENTAL HAU ELEBITAN DAGO.
Bingen Mendizabalen ibilbideari buruzko dokumental luze bat da "Bidean jarraituz", hasiera-hasieratik gure zinemako soinu-banden sortzaile garrantzitsuenetariko bat bihurtu den musikariarena. Gizon xume baten istorioa da, gauza handiak egiten dituena. Musika eta zinema binomioari buruz hitz egiten du, protagonistaren eta azken hogeita hamar urteetan beren ibilbidean parte hartu duten gainerako artista handien historiaren bidez. Zenbait gai jorratzen dira, hala nola krisiak zinema eta musika egiteko moduetan duen eragina edo norberak benetan atsegin duena egitearen garrantzia, masa-kulturaren arrakastatik urrun egon ohi dena.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria
- Aitor López de Aberásturi
- Gidoia
- Aitor López de Aberásturi
- Ekoizleak
- Ainhoa Urgoitia, Iraganeko Argiak Produkzioak

