Bihar dok 13

2018Euskal Herria73 minPuntuazioaren ikonoa5 Dokumentala

Sinopsia

Basque Culinary Centerren, abangoardia gastronomikoa ikasten ari diren mundu osoko zenbait ikaslek iraganera bidaiatuko dute, Bihar dok 13 menua sortzeko. Bidaian, 1966ko Euskal Herrira joango dira, eta hortik abiatuta, kulturaren alorrean dena aldatu zuen hamarkada ezagutuko dute. Bost ekitaldi bereziren bitartez, Gaur, Ez dok amairu eta Euskal sukaldaritza berria (BCCren aita espirituala) mugimenduak ezagutuko ditugu. Ekitaldi horiek barneratu ostean, lidergoak banatu, eta menu gastronomiko bat sortu beharko dute. Dokumentalean, ikasleen begien eta ekitaldien bidez, mugimenduok euskal gizartean zer garrantzi izan zuten ezagutuko dugu. Halaber, nola jarraitu duten sukaldariek ere sortze-prozesua gauzatzen. Azkenik, sukaldari gazteek egindako "Bihar Dok 13" menua dastatzeko antolatuko den bazkarian, euskal kulturaren aurpegi adierazgarrienak egongo dira, artista eta musika berriekin baturik. Sinbolikoki, belaunaldi batek berriari ateak irekiko dizkio.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Aitor Bereziartua, Ander Iriarte
Aktoreak
Chem Wei, Maria Torrecillas, Pau Rull, Jordi Bross, Maria Zibara, Jose Mari Aizega, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Jon Echeverria Plazaola, Oreka Tx, Eneritz Furyak, Andoni Egaña, Joseba Irazoki, Ion Lopez, Mikel Azpiroz, Elena Setien, Jabi Moreno, Mikel Chillida, John Berkhout, Jose Luis Zumeta, Delorean
Gidoia
Ander Iriarte, Aitor Bereziartua, Izaskun Arandia
Musika
REC Grabaketa Estudioa
Argazkia
Jon Goitia
Ekoizleak
REC Grabaketa Estudioa, Mirokutana, Izar Films Europe