Vital Fundazioak eta Kutxabankek film dokumental ikusgarria egin dute ‘Bihotza, Arabako bizitza inoiz ikusi ez duzun bezala’ izenburupean.
Profesional talde zabal batek, 3 urtetan zehar, osorik Araban grabatua. 15 pilula laburren bidez, gure Lurraldeak duen ingurumen aberastasun izugarria erakutsiko digu zintak, Iberiar penintsulako biodibertsitate indize handiena eta Europako altuenetakoa baitu. 45 minututan, Araban bizi diren bizi-formen aniztasuna eta zabaltasuna ikus daiteke, baita animalia- eta landare-bizitzaren edertasuna ere. Irudiek publikoa harrituko duen kalitatea dute: basoak, uretako bizitza, marrualdia, urtaroak eta arrano beltzak dira ikusgai dituen edukietako batzuk.