Bilbok azken 25 urteetan musikaren bidez bizi izan duen panorama kultural eta sozialean barrena egindako ibilbidea da. Espazio honek bi hamarkada eta erdiko bizitzan garatu duen jarduera protagonista eta hari nagusi gisa hartuta, kulturak hiria nola aldatu duen edo hirian nola eragin duen aztertzen du. Artxiboko irudien, testigantza eta aretoarekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten pertsonen arteko elkarrizketen bidez, erreferentziazko kultur ekipamendu publiko honek hirian zein kanpoan duen garrantzia ezagutuko dugu.