Zer Non Ikusi logoa

Black is Beltza

2018
Euskal Herria
87 min
Puntuazioaren ikonoa6.1
Drama

1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa,agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.

Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is Beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 1960. hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.

  • Zuzendaria:Fermín Muguruza
  • Gidoia:Harkaitz Cano, Fermín Muguruza, Eduard Solà
  • Musika:Fermin Muguruza

Plataforma hauetan ikusgai:

Black is Beltza
audioa euskaraz ikonoaEuskarazeuskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua