70eko hamarkadan, eskubide zibilen aldeko borroka garaian, Ron Stallworth izango da Colorado Springseko polizia departamentuko lehenengo detektibe beltza, eta agintariek eszeptizismo eta etsaitasun jarrera izango dute berarekin. Protagonistak eginkizun arriskutsu batean hartuko du parte: Ku Klux Klanean infiltratuko da.