Indio batzuek Samantha O'Dwyer bahituko dute, eta hura erreskatatzera abiatuko dira haren senarra Arthur, herriko sheriffa eta haren laguntzaile zahar eta berritsua, eta herriko harroputza. Bidaia luzea egin beharko dute indioen bizilekura ailegatzeko, eta bitartean western klasikoko aferak izanen ditugu ikusgai: zelai mugagabeak, lau gizon zaldi gainean plano orokorretan, gizonen arteko adiskidetasuna... Baina indioekin topo egiten dutenean ikusiko dute ez direla ohiko tribu bat, inondik inora ere.