
Brimstone XIX. mende amaierako mendebalde basatian girotutako film epiko, bortitz eta iluna da. Liz 20 urteko neskaren istorioa kontatzen du. Familiarekin lasai bizi da. Dena aldatuko da apaiz batek, berarekin obsesionatuta, bizitza ezinezkoa egiten hasten zaionean. Lizek bere mehatxutik ihes egin beharko du.
