3 urte, 129 kontzertu eta 40.000 kilometro inguru errepidean egin ondoren Bulegoren lehen nazioarteko biran murgilduko gara. 2020an kaleratu zuen Bulego taldeak lehen kanta, eta hiru urtez Euskal Herriko herri eta hirietan kontzertuak eskaini eta plazak bete ostean, erabat ezezaguna zaien publikoaren aurrean jarriko dira euskara lau haizetara zabalduz. Osaka, Kyoto eta Kobe hirietan eskainitako kontzertuez gain Bulego osatzen duten taldekideak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.