[object Object]
-----------------------------
Orain arteko erakusketarik handiena Claes Oldenburgek (Stockholm, Suedia, 1929) hirurogeiko hamarkadan egindako obra goiztiar, berritzaile eta enblematikoari eskainia da. Oldenburg XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadatik artearen garapenean eragin handienetakoa izan duen artistetako bat izan da. 300 lan ingururen hautaketa. Hasteko, "La calle (The Street)" instalazioa eta grafitietan oinarritutako hiriko bizitza modernoaren irudikapenak, eta, ondoren, "La tienda (The Store)"-ren kontsumo artikulu ospetsuak eta “etxe modernoan” egunero erabiltzen diren objektu ikusgarriak.