Concha Velasco txikitatik prestatu zen artistarik osoena izateko. Laster nabarmendu zen dantzari gisa, baina aktore lanak "Conchita" izatera eraman zuen; espainiar guztien familiako kide bat gehiago. Beti irribarretsu, ez zuen utzi generorik landu gabe: zinema, telebista, antzerkia... Abeslari, aurkezle eta komunikatzaile gisa ere aritu zen. Bera da, zalantzarik gabe, Erabateko Artista.