Eduard Sporck orkestra-zuzendari ospetsuak Israel-Palestina gazte orkestra bat sortzeko lana onartzen duenean, konponbiderik gabeko arazo-ekaitz batean murgilduko da berehala. Gerra egoeran, errepresioan eta eraso terroristak jasateko etengabeko arriskuan haziak, bi aldeetako musikari gazteak urrun daude talde bat osatzeko gai izatetik. Bi biolin-jotzaile onenen atzean taldekatuta, Layla (palestinarra) eta Ron (israeldarra), bi talde osatuko dituzte baina eszenatoki barruan zein kanpoan elkarrenganako mesfidantza handia dutenak. Lortuko al du Sporck-ek gazteek gorrotoa ahaztea hiru astez behintzat?