
Cristóbal Balenciagak goi-mailako joskintzako bere lehen bilduma aurkeztu du Parisen. Atzean utzi ditu Madrilgo eta Donostiako tailer arrakastatsuak, non Espainiako elitea eta aristokrazia janzten zituen. Nolanahi ere, Espainian puri-purian zeuden diseinuek ez dute balio Paris sofistikatuan. Bertan, Chanel, Dior eta Givenchy dira nagusi. Bere bizitzako alderdi guztiak kontrolatu nahian, Balenciagak bere estiloa definituko du eta inoizko diseinatzaile garrantzitsuenetako bat bihurtuko da.
