Zer Non Ikusi logoa

Dardara

2021
Euskal Herria
98 min
Puntuazioaren ikonoa7.5
Musika
Dokumentala

25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraikiko du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak... denek ere pasio bera partekatuko dute: Berri Txarrak rock taldearen musika.

  • Zuzendaria:Marina Lameiro
  • Aktoreak:Gorka Urbizu
  • Gidoia:Marina Lameiro
  • Musika:Berri Txarrak
  • Argazkia:Marina Lameiro, Miguetzo Molina, Álvaro García, Maddi Barber

Plataforma hauetan ikusgai:

Dardara
audioa euskaraz ikonoaEuskaraz