
Bartzelona, 2026. Mobile World Congress astearen erdian, Ulises Albet, behinola mirari teknologikoa eta orain teknologiaren aurkako aktibista, hilketa baten susmagarri nagusia da. Hiritik ihesi doala, gizadiaren etorkizun etikoa arriskuan jartzen duen aurrerapen teknologiko berri bat abiatzear dagoela jakingo du. Bere iraganari aurre eginez soilik neutralizatu ahal izango du mehatxu hori.
