
Banku batek iruzur egin ondoren, Tony Kiritsis bankuaren bulegoetara joan eta konpainiako presidentearen semea bahitu zuen. Horretarako, eskopeta baten katetik hari baten bidez lotutako gailu hilgarri bat jarri zion lepoan. Kiritsisek bere dirua eta kalte-ordain handia itzultzeko eskatu zuen, baita milioika estatubatuarrek ordutegi nagusian telebistaz ikusiko zuten barkamen publiko bat ere. 1977an AEBetan gertatutako benetako istorio batean oinarritua.
