Desagertzea
La disparition
Non ikusi
Sinopsia
Peru iparraldean, Amazoniako oihanaren sakonean, Amadeo bizi da. Taushiro leinuko azkena da. Zaharra da, gorputza akitua du, badaki laster hilko dela. Bere bakardadean eta erritualetan segitzen dugu. Bere ama hizkuntza erabiltzen du, zuhaitzei, ihiztatzen dituen animalien espirituei eta duela urte anitz hil zitzaion anaiari hitz egiteko. Amadeo hurbiletik segituz, filmak kontakizun zabalago bat gogora ekartzen digu: Amazoniaren suntsitzearena, herri indigenen eta haien kulturen desagertzearena.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria
- Jonathan Millet
- Ekoizleak
- Dublin Films

