Finantza saio bateko aurkezle ezagun eta hanpatsua da Lee Gates. Wall Streeteko guru bilakatuko da, baina dena katramilatuko du arrisku handiko teknologia baten akzioetan inbertitzea aholkatzen duenean. Burtsan behea joko du Gatesek gomendatutako enpresak. Telebista aurkezleak emandako aholkuak zintzo jarraitu ditu Kyle Budwell gazteak, eta, ondorioz, dirutza galdu du, miseria gorrian geratzeraino. Mendeku gosez, platora joan, eta telebista aurkezlea bahituko du, saioa zuzenean emititzen ari direnean.