Doraemonek, Nobitak eta gainerako lagunek Animalien Planetara egingo dute bidaia. Ingurumena asko zaintzen dute bertan, eta hondakinak birziklatzen dituzte. Bitxiena, baina, bertako bizilagunen itxura da: gizakion gorputza dute, baina animalien burua. Han direla, Chipo gaztea ezagutuko dute, erdi-mutiko erdi-txakurra, eta abentura berrian murgilduko dira: Animalien Planeta arriskuan dago, estralurtar talde batek inbaditu egin nahi baititu eta bertako baliabide natural guztiak erabili, lurraldea erabat suntsituz.