Nobitak landare txiki bat aurkituko du eskola atzealdeko menditik gertu. Landareak bere kabuz mugitzeko gaitasuna du, eta Nobitak gordetzea erabakiko du. Kibo izena jarri eta ondo zainduko du landarea, anaia txikia balitz bezala. Lagunekin eta Kiborekin batera, mendira joango da Nobita eta, han direla, tornado erraldoi bat agertuko zaie. Haize bortitzak tornado barrura arrastatuko ditu, eta handik Planeta Berdea izeneko mundu berri batera egingo dute bidaia.