Doraemon eta Nobita Holmes, etorkizuneko museo harrigarrian

Doraemon: Nobita no Himitsu Dougu Museum (Nobita's Secret Gadget Museum)

2013Japonia103 minPuntuazioaren ikonoa5.8 Zi-FiKomediaFantasiaAbentura

Sinopsia

Ustekabean Deluxe izeneko lapur misteriotsu batek dimentsioen arteko zuloa zeharkatu du Doraemoni lo dagoen bitartean txintxarria ebasteko. Galdutako txintxarria lekutzeko, Doraemonek Sherlocken tankerako jantziak eman dizkio Nobitari, (kapela, makila eta lupa) eta jantzi horiekin atzemandako lorratzek Etorkizuneko Museora daramatzate Nobita eta bere lagunak, XXII. mendera. Lagun taldeak bertan ezagutuko ditu museoko zuzendaria, Hartmann eta Peppler profesoreak, eta Kurt Hartman, Hartman profesorearen biloba, ingurua hankaz gora jarri besterik egiten ez duen asmatzaile hasiberria. Hainbat sekretu ezkutatzen dituzten pertsonak dira... eta mehatxu handi batek erasaten die. Doraemonek, Nobitak eta lagunek lortuko ote dute txintxarria berreskuratu eta museoa gainera datorkion arriskutik salbatzea? Ez da elementala, Doraemon maitea!

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Yukiyo Teramoto
Gidoia
Higashi Shimizu
Musika
Kan Sawada