Doraemonek eta Nobitak lagun berri bat dute; Fuuko, airez osatutako dragoi txiki bat. Lagun berria energia eolikoan oinarritzen den mundu urrun batetik etorria da. Toki zoragarri hori Haizearen Harana da, eta, Doraemonen asmakizunei esker talde osoa herrialde magiko horretara joango da. Haizearen Haranean Haizearen Hezitzaileak bizi dira, eta herri horrek haizearen propietateak erabiltzen ikasi du, eguneroko bizitzaren alderdi guztiak errespetuz aplikatzeko. Ekaitz gaiztoek, berriz, kontrakoa defendatzen dute, eta haraneko jende baketsuaren etsai sutsuak dira. Bi herriak elkarren aurka bizi izan dira antzina-antzinatik, eta, orain, gatazka berriro lehertzear dago. Kondairak dioenez, Ekaitzek berriro kontrolatuko dute mundua Mafuuka munstroa inbokatzen dutenean. Horretarako, Fuuko txikia behar dute, eta ezin dute bahitu. Sorginkeria erabiliko dute Suneoren jabe izateko, lider bihurtzeko eta airezko izakia bereganatzeko.