Nobitak eta bere lagunek beisbolean jolastu ohi duten zelaigunean adinez nagusiagoak diren beste ume batzuk agertuko dira. Tokia berreskuratzeko ahaleginean, Lopple eta Chammym ezagutzen dituzte, Koya Koya planetako biztanleak. Unibertso alternatibo batean kokatuta dago planeta hori, eta bertan ez dira falta jolasteko zelaiak, baina ezta arazoak ere.