Ez dago ezinezkorik Doraemonen sakela magikoarentzat, are gutxiago bere asmakizunak abentura harrigarriak bizitzeko baldin badira. Ba al da gizakia inoiz joan ez den lekurik? Katu robotaren ate magikoak Afrika erdira eramaten ditu gure lagunak, Erretzaileen Basora, hain zuzen ere. Oihan hori lanbro lodi batez estalita dago, eta sateliteek ezin dute argazkirik atera. Nobitak eta bere lagunek uste dute, mundu bat aurkitzeke badago, hor egongo dela.